Instituto de Enseñanza Secundaria de Murgia
Euskera Castellano
Informazio orokorra
Hezkuntza eskaintza
     D.B.H.
     Erdi mailako zikloa
     Goi mailako zikloa
Agenda - Berriak
     Prestakuntza-zikloak
     D.B.H.
Lan-poltsa
     Enpresentzako galdetegiak
     Lan iragarkiak
     Oposizioak
Kontaktua
    Organigrama
     Kokapena, instalazioak
eta zerbitzuak
     Aurkezpena
eta matrikulazioa
Aurkezpena
 

Murgiako Bigarren Hezkuntzako Institutua 1978/1979 ikasturtean abiatu zen, eta, gaur egun Nekazaritza Familia delakoaren barruan ikasketak ematen dituen Hezkuntza Saileko Zentro bakarra da.

Gure kudeaketa-sistemak Kalitatea du helburu nagusi, eta, ildo horretatik, Murgia BHI, 2001ean, ISO 9002:94 ziurtagiria lortu zuen hezkuntza-zentroetan lehenetariko bat izan zen. Gerora, ISO 9001:2000 araura egokitu dugu gure kudeaketa-sistema, eta 2004an lortu genuen ziurtagiria.

2000. urtetik aurrera, Europako EFQM ereduaren araberako Bikaintasunaren ziurtagiria lortzeko bidea jorratzen ari gara, eta, horrekin batera, 2006an “5 S-en” metodologia lantzen hasi ginen.

2006/2007 ikasturtean, gainera, lehenengoz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) ematen hasi gara, eta, horri esker zabaldu egin da Murgiako BHIren irakaskuntza-eskaintza; hala, bada, honako arlo hauek barne hartzen ditu:

Goi Mailako
Heziketa Zikloa
Naturaren eta paisaiaren baliabideak kudeatzea eta antolatzea.
A hizkuntza-eredua.
Erdi Mailako
Heziketa Zikloa
Basoa eta inguru naturala mantentzeko lanak.
A hizkuntza-eredua.
Derrigorrezko
Bigarren
Hezkuntza


B eta D hizkuntza-ereduak.