Instituto de Enseñanza Secundaria de Murgia
Euskera Castellano
Agenda - Berriak
Informazio orokorra
     Aurkezpena
     Organigrama
     Kokapena,
instalazioak eta zerbitzuak
     Aurkezpena
eta matrikulazioa
Hezkuntza eskaintza
     D.B.H.
     Erdi mailako zikloa
     Goi mailako zikloa
Lan-poltsa
     Enpresentzako galdetegiak
     Lan iragarkiak
     Oposizioak
Kontaktua
    Prestakuntza-zikloak     D.B.H.
Prestakuntza-zikloak
Bisitak eta txangoak
Hitzaldiak eta Konferentziak
   
Bisitak hainbat arlotako prestakuntza osatzea eta jakin-mina sustatzea izango dute xede, eta, era berean, ikaskideen arteko harremanak estutzeko eta gure inguruko baliabideez gozatzeko parada eskainiko dute. Ikasturte honetan, jarduera hauek aurreikusten dira: Ikasleek gure kulturako pertsonaiak –kirol-munduan, literaturan, etab.etan jorratutako bidearengatik ikasleentzat aberasgarri izan daitezkeenak– ezagutzea da jarduera honen helburu nagusia.
fecha
200/2010 IKASTURTEA
**Zegamako egur-museoa(Gipuzkoa). **Cabarceno Parkea (Kantabria).
**Landako baso-ustiaketa.
**Markinako landare apaingarritako mintegia.
**Explotaciones Jiménez-eko baso-min tegia.
**Zuiako golf zelaia.
**Arabako Foru Aldundiko landare ekoizteko mintegia.
**Gorbeiako Parke Naturalaren Ingurugiroa Ezagutzeko Zentroa.
**Culebra Mendia (Zamora).
**Villafáfila-ko aintzirak (Zamora).
**Salburuako hezegunea (Araba).
**Gibijoko mendia (Araba).
**Garaioko urtegia (Araba).
**Oreinen marrualdia (Gorbeiako Parke Naturala).
**Kuartangoko Ehiza esparrua (Araba).
**Arredondo-ko arrain-haztegia (Kantabria).
**Labrazako Ehiza esparrua (Araba).

200/2010 IKASTURTEA
fecha2009/01/29
Arredondoko iktiologia zentrua
Aurten ere, institutuko goi mailako 2.kurtsoko eta erdi mailako 1.kurtsoko ikasleek Arredondoko (Kantabria) Iktiologia Zentrura bisita egin dute. Bertan izokinaren hazkundearen fase guztiak ikusteko aukera izan zuten eta baita espezie honekin ibaiak berpoblatzeko zentruan egiten dituzten lanen berri izan zuten
Arredondoko iktiologia zentrua
fecha
Arredondoko iktiologia zentrua 2
Arredondoko iktiologia zentrua 2
fecha2008/11/20
Kuartangoko ehiza-esparru soziala
Institutuko erdi mailako ikasleek Kuartangoko ehiza-esparru sozialara bisita egin zuten, bertan antolatzen diren ekimenak eta bere funtzionamendua ezagutzeko parada izan zuten. Ehiza-esparruko arauak, loteak eta kupoak eta hauek nola erabakitzen diren azaldu zigun Oskarrek, ehiza-esparruko arduradunen batek. Gero, faisanak gordetzen dituzten lekua bisitatu zuten eta bukatzeko, Gibijoko "lobera" (otsoak arrapatzeko antzina erabiltzen zen lekua) ikusteko aukera ere izan zuten.
Kuartangoko ehiza-esparru soziala
fecha2008ko urriaren 20
ONDDO ERAKUSKETA MURGIAN
Iaz bezala, institutuko Formakuntza Zizkloko ikasleria eta irakasleria erakusketa lekura (Murgiako frontoia) hurbildu ginen. Bertan Murgiako Onddo Elkarteko kideek hartu gintuzten eta bertan erakutsitako onddoei buruzko ezaugarriak eta ezagutzeko erak azaldu zizkiguten.
Murgiako Onddo Elkarteak, aurten ere, gu hartzeko erakutsi dituen interesa eta atsegintasuna eskertu nahi dugu hemendik: eskerrik asko.
fecha2008ko irailaren 16-17
GORBEIAKO P.N.eko INTERPRETAZIO ZENTRUA
Gidatutako bisita hiru zati izan zituen: Lehenengo egunean, Gorbeiako Parke Naturalari buruzko proiekzioa eman ziguten: geologia, fauna, landaria, usadioak, erabilera publikoa,etabar. Geroago, zentruko instalazioak erakutsi zizkiguten: erakusketak, Natur-gela, informazio mahaia, maketak, denda,... Bigarren egunean Zentruaren funtzionamenduari buruzko hitzaldi bat eman ziguten: dituen arazo larrienak, Parkeko kudeaketa,bertan lan egiten duen taldea eta bere betebeharrak,... Parkeko erabilera publikoaren inguruko dokumentazio anitz erakutsiz.
fecha2008/09/26
BASOSUTEEN KONTRAKO BASEA
Arabako Mendi Zerbitzua,Errioxako Gobernua, Inguruneko Zuzendaritza Nagusia eta AENArekin harremanetan jarri eta gero irailaren 26an 2RN3ko ikasleek Agoncilloko (Errioxa) Suteen Kontrako Basea bisitatu zuten. Goiz osoan zehar baseko instalazioak ikusteko aukera izan zuten: kontrolgunea, brigadaren aurkezpena, erabilitako materiala, etabar. Geroago, aireportuan, airegarraiotutako unitateak irteera-simulakroa egin zuen. Amaitzeko, helikopteroko pilotuak bere funtzionamendua eta egin beharreko errutinak azaldu zizkien.
fecha2010/11/30
MATRIKULA LIBREAREN EPEA
Teknikari eta goi-teknikari tituluak lortzeko proba libreetarako deia egin da.

Web orriko "Matrikulazioa" atalean begiratu, eta informazio gehiagorako EHAAn kontsultatu (2010ko azaroaren 19koan, hain zuzen)
 


fecha2010/01/14
Zizkloetako sarbide-probarako deia
Lanbide Heziketako heziketa-zikloetako 2010. urteko sarbide-probarako deia egin da. Izena emateko epea 2010eko maiatzaren 10etik 18ra arte (biak barne) izango da.

Argibide guztiak 2009ko abenduaren 7ko EHAAn aurkituko dituzue.
 


fecha2009/10/26
MATRIKULA LIBREA
Lanbide Heziketako Zuzendaritzak jakinarazi digun arabera, 2009/2010 ikasturtean matrikula libre egiteko epea 2010.eko apirilearen 2. hamabostaldian zabalduko da.

EZ DA BEHARREZKOA IZANGO AURREZ FORMAKUNTZA ZIKLOAN MATRIKULATUTA EGON IZANA
 


fecha2009/01/28
ASLEME Elkartea
ASLEMEko (Muin-lesioen Azterlaneetako Espainako Elkartea) bi kide, aurreko kurtsoan bezala, institutura hurbildu ziren muin-lesioak zer diren, noraino alda ditzaketen gure bizimoduak, nola ekidin eta honi buruzko beste hainbat gauzaz hitz egiteko.
 


fecha2008/11/18
Odol emaileak
Odola Emaileen Elkarteak gure institutua bisitatu zuen pasa den azaroaren 18an eta ordubeteko hitzaldi bat eman zion Formakuntza Zikloko ikasleriari. Bertan, odolaren tipoak, odola ematearen sistematika, nola sailkatzen diren odolaren osagarriak eta zertarako erabiltzen den osagai bakoitza, eta batez ere, odola ematea ze erreza den eta duen garrantzia azaldu ziguten.