Instituto de Enseñanza Secundaria de Murgia
Euskera Castellano
Hezkuntza eskaintza
Informazio orokorra
     Aurkezpena
     Organigrama
     Kokapena,
instalazioak eta zerbitzuak
     Aurkezpena
eta matrikulazioa
Agenda - Berriak
     Prestakuntza-zikloak
     D.B.H.
Lan-poltsa
     Enpresentzako galdetegiak
     Lan iragarkiak
     Oposizioak
kontaktua
     D.B.H.
     Prestakuntza-zikloak.
Erdi mailako zikloa
    
      LP. Prestakuntza lantokietan     LP. Prestakuntza lantokietan
Prestakuntza-zikloak
Goi mailako zikloa
 
Libreen egutegia:
Deskargatu

Izenburua:

Naturaren eta paisaiaren baliabideak kudeatzea eta antolatzea.

Azalpena:
  • Iraupena: 2.000 ordu
  • Lehen Hezkuntzako Zentroko bertako moduluak: 1.620 ordu, gutxi gorabehera
  • Enpresako praktikak (LP): 380 ordu, gutxi gorabehera
Ikasketa programa:

   Moduluetako orduak gutxi gorabeherakoak dira   orduak   
   Nekazaritza-enpresa bat antolatzea eta kudeatzea 105   
   Baso-ustiapenen kudeaketa 168   
   Ehiza- eta arrain-ustiapenen kudeaketa 126   
   Oihan-kudeaketa 165   
   Baso-masak babestea 105   
   Lorategiak egitea eta mantentzea eta paisaia leheneratzea 264   
   Nekazaritza-enpresa bat mekanizatzea eta instalatzea 198   
   Ingurune naturalaren erabilera publikoa kudeatzea 84   
   Landare-ekoizpena kudeatzea eta antolatzea 231   
   Lan-inguruko harremanak 66   
   Laneko prestakuntza eta orientazioa 66   
   Kalitatea eta etengabeko hobekuntza 42   
   Lantokiko prestakuntza 380   

Lanerako gaitasunak:

  1. Nekazaritza-enpresa bat antolatzea eta kudeatzea.
  2. Basoko baliabideen ustiaketa programatzea eta kontrolatzea.
  3. Baso-baliabideak programatzea eta kontrolatzea, mantentzea, babestea eta antolatzea.
  4. Parkeak eta lorategiak egiteko eta mantentzeko lanak programatzea eta kontrolatzea, inguru naturaleko landareak birlandatzea eta paisaia leheneratzea.
  5. Nekazaritza-enpresa bateko instalazioak, makineria eta ekipoak antolatzea, mantentze-lana kontrolatzea, konpontzea eta funtzionamendua zaintzea.
  6. Erabilera publikoko eta ingurumena kontserbatzeko jarduerak programatzea eta kontrolatzea.
  7. Haztegiko landareak ugaltzeko, hedatzeko eta ekoizteko prozesuak programatzea eta antolatzea.
Lanbideak eta lanpostuak:

  1. Baso-ustiategien edo Natur Guneen arduraduna.
  2. Ehiza-kudeatzailea.
  3. Mintegizaina. Basozaina.
  4. Ingurumen-agentea.
  5. Naturako gidaria.
  6. Natura Ezagutzeko Zentroetako laguntzailea.
  7. Basoko suteak saihesteko eta itzaltzeko arduraduna.
  8. Basoetan eta lorategietan tratamendu fitosanitarioak emateko arduraduna.
  9. Baso-lanetarako eta baso-baliabideak aprobetxatzeko enpresetako aholkularia. Ingurumen-hezkuntzako kabineteetako laguntzailea.
  10. Ingurumen-inpaktua saihesteko enpresetako laguntzailea.
  11. Ikerketako eta kontroleko laborategietako laguntzailea.
  12. Naturari buruzko geletako eta natura ezagutzeko zentroetako hezkuntza-lanetako laguntzailea.
  13. Lorategien diseinatzaile eta mantentze-langilea.
  14. Lorategiak atontzeko diseinatzailea eta proiektuen garatzailea.
  15. Golf-zelaien eta hiriko edo hiri-inguruko aisialdi-guneen mantentze-lanen antolatzailea.

  • 1. mailatik 2. mailara ezingo da igaro, baldin eta 3 modulu gainditu gabe badaude edo gutxiago, horien oinarrizko iraupenak 275 ordutik gorakoak badira.
  • Lehen ikasketa-maila ezingo da errepikatu, baldin eta ez bada gutxienez gaitasun-unitate bati lotutako modulu bat gainditzen.
  • 2. mailatik LP modulura (Lantokiko Prestakuntzara) ezingo da igaro, modulu bat baino gehiago gainditzeke badago, eta bat ere ez, oinarrizko iraupena 200 ordutik gorakoa bada.
  • Modulu bakoitza amaierako ebaluaziotan ebaluatu ahal izango da, gehienez 6 aldiz. Horietako lau bertaratze-erregimenean egin ahal izango dira (eskoletara normal joatea matrikula ofizialarekin), eta beste biak, berriz, deialdi jakinen bidez egingo dira.
  • Lantokiko Prestakuntza moduluak (LP) bi deialdi besterik ez du izango.
  • Titulua eskatu ahal izateko, ikasketen barneko modulu guztiak gainditu beharko dira lehenik.