Instituto de Enseñanza Secundaria de Murgia
Euskera Castellano
Agenda - Berriak
Informazio orokorra
     Aurkezpena
     Organigrama
     Kokapena,
instalazioak eta zerbitzuak
     Aurkezpena
eta matrikulazioa
Hezkuntza eskaintza
     D.B.H.
     Erdi mailako zikloa
     Goi mailako zikloa
Lan-poltsa
     Enpresentzako galdetegiak
     Lan iragarkiak
     Oposizioak
Kontaktua
    Prestakuntza-zikloak     D.B.H.
D.B.H.
Bisitak eta txangoak
Hitzaldiak eta Konferentziak
   
Bisitak hainbat arlotako prestakuntza osatzea eta jakin-mina sustatzea izango dute xede, eta, era berean, ikaskideen arteko harremanak estutzeko eta gure inguruko baliabideez gozatzeko parada eskainiko dute. Ikasturte honetan, jarduera hauek aurreikusten dira: Ikasleek gure kulturako pertsonaiak –kirol-munduan, literaturan, etab.etan jorratutako bidearengatik ikasleentzat aberasgarri izan daitezkeenak– ezagutzea da jarduera honen helburu nagusia.
fecha2011/06/09
2011-2012 ikasurtearen liburu zerrenda
Hemen dauzkazue 2011-2012 ikasturteko testu liburuen zerrendak.
2011-2012 ikasurtearen liburu zerrenda
fecha2011/05/12
Institutuko Hitz eta Pitz aldizkariaren 2. zenbakia kalean dago
Dagoeneko kalean da Hitz eta Pitz institutuko aldizkariaren 2. zenbakia. Momentuz web orri honetan eskuratu daiteke bakarrik, baina kurtso bukaeran paperezko edizio handitua eskuratzeko aukera izango duzue.

Espero dugu zuen gustukoa izatea!

Hitz eta Pitz 2. zenbakia
Institutuko Hitz eta Pitz aldizkariaren 2. zenbakia kalean dago
fecha2011/04/13-14-15
3DBH Salamankan egindako argazkiak
Hemen dituzue DBH3ko ikasleek Salamankara egindako bidaiaren argazkiak. Argazkiak
 3DBH Salamankan egindako argazkiak
fecha2011/04/9-16
4DBH Mallorkan egindako argazkiak
Hemen dituzue DBH4ko ikasleek Mallorkara egindako bidaiaren argazkiak. Argazkiak
4DBH Mallorkan egindako argazkiak
fecha2010/09/15-16-17
1DBH Zuazan egindako argazkiak
Hemen dituzue DBH1ko ikasleek Zuazan egindako txangoaren argazkiak. Argazkiak
1DBH Zuazan egindako argazkiak
fecha2010/06/23
2010-2011 ikasurtearen liburu zerrenda
Hemen dauzkazue 2010-2011 ikasturteko testu liburuen zerrendak.
2010-2011 ikasurtearen liburu zerrenda
fecha2010/05/2
4 DBH ikasbidaia Andaluzian
Hemen dituzue DBHko 4. mailako ikasleek Andaluziara egindako ikasbidaiaren argazkiak. Argazkiak
4 DBH ikasbidaia Andaluzian
fecha2010/05/11
3 eta 4 DBH Kuxkumendin argazkiak
Hemen dituzue DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek Kuxkumendira egindako txangoaren argazkiak. Argazkiak
3 eta 4 DBH Kuxkumendin argazkiak
fecha2010/05/20
SANTA KATALIKO LORATEGI BOTANIKORA BISITA
Ekintza hau maiatzaren 20an izango da. Goizeko bederatziak aldera autobusa hartuko dugu Trespuentes herrira, Santa Kataliko lorategi botanikora joateko.

Ekintza honen helburuak izango dira:

  • Ikaslearengan ingurunearekiko jakin-mina sustatzea, zientzako jarduera batzuetan erreparatuz.

  • Ingurumenarekin erlazionatuta dauden gertakariak, batez ere landareak, ulertu eta interpretatzeko ahalmena garatzea, horretarako, haien ezaugarriak behatuz eta deskribatuz.

  • Santa Kataliko lorategi botanikoan bisita gidatua egingo dugu.


Ikasleak bazkaltzeko ordurako bueltatuko dira institutora.

Esker onez, Zientzia mintegia.
SANTA KATALIKO LORATEGI BOTANIKORA BISITA
fecha2010/05/11
GOIKOMENDI KUXKUMENDI NATUR PARKERA BISITA
Ekintza hau maiatzaren 11an izango da. Goizeko bederatziak aldera autobusa hartuko dugu Amurrioko natur parkera, Kuxkumendira joateko. Horrexegatik arropa eta bota aproposak eraman behar dira.

Ekintza honen helburuak izango dira:

  • Ikaslearengan ingurunearekiko jakin-mina sustatzea, zientzako jarduera batzuetan erreparatuz.

  • Ekosistemekin erlazionatuta dauden gertakari fisiko eta biologikoak ulertu eta interpretatzeko ahalmena garatzea, horretarako, haien ezaugarriak behatu eta deskribatuz.

  • Hango biodibertsitatea behatu(landaretza eta fauna) paisaiaren kalitatea determinatzeko, bereziki, koniferoak eta hosto – zabal zuhaitzak desberdindu klabe dikotomiko baten bidez.

  • Naturaren babesak duen garrantziaz jabetzea, gure inguruneak garapen jasangarria izan dezan.


Bazkaria eraman behar dute.

Esker onez, Zientzia mintegia.
GOIKOMENDI KUXKUMENDI NATUR PARKERA BISITA
fecha2010/04/22
4. DBHIkasbidaiarako zozketa
Gaur egindako zozketan, Guikuri Agroturismoan egonaldi bat irabazi duena 231 zenbakia izan da. Irabazleak 945464084 telefonora deitu behar du eta bertan txartel irabazlea erakutzi.
4. DBHIkasbidaiarako zozketa
fecha2010/3/11
ARESKETAMENDI-RA BISITA
Ekintza hau martxoaren 11an izango da. Goizeko bederatziak aldera autobusa hartuko dugu Amurrioko energia berriztagarrien parkera, Aresketamendira joateko.

Ekintza honen helburuak izango dira:

  • Ikaslearengan ingurunearekiko jakin-mina sustatzea, zientzako jarduera batzuetan erreparatuz.

  • Energiarekin erlazionatuta dauden gertakari fisikoak ulertu eta interpretatzeko ahalmena garatzea, horretarako, haien ezaugarriak behatu eta deskribatuz.

  • Zientziak aurrera egin dezan, garapen teknologikoak duen garrantziaz jabetzea.

  • “Energiaren tailerrean” parkeko gune desberdinekin(Ura, eguzkia, lurra eta airea) erlazionatuta dauden makinak eta tramankuluak ikasiko ditugu.

  • Garapen jasangarria eta gaurko eredu energetikoei buruzko eztabaida eta bateratze-lana.


Ikasleek 3 € ekarri beharko dituzte sarrerarako.

Bazkaria eraman behar dute.

Esker onez, Zientzia mintegia.
ARESKETAMENDI-RA BISITA
fecha2010/01/27
3,4 DBH Kutxaespazioan argazkiak
Hemen dituzue DBH3 eta 4ko ikasleek Kutxaespaziora egindako txangoaren argazkiak. Argazkiak
3,4 DBH Kutxaespazioan argazkiak
fecha2010/1/27
“Zientziaren KUTXAGUNEra” bisita
Ekintza hau urtarrilaren 27an izango da. Goizeko bederatziak aldera autobusa hartuko dugu Donostiko kutxagunera.

Ekintza honen helburuak izango dira:

  • Ikaslearen ingurunearekiko jakin-mina sustatzea, zientzako jarduera batzuetan erreparatuz.

  • Gertakari fisikoak ulertu eta interpretatzeko ahalmena garatzea, horretarako, haien ezaugarriak behatu eta deskribatuz.

  • Zientziak aurrera egin dezan, garapen teknologikoak duen garrantziaz jabetzea.

  • “Landareen tailerran” teknika experimentalekin landareen funtzioak eta bere inportantzia autotrofoen bezala ikusiko dugu.

  • Elektrizitateko oinarrizko kontzeptuak ezagutzea bere izaera konprenitzeko, teknika experimentalekin.


Ikasleek 6.5 € ekarri beharko dituzte, sarrerari dagokio (5 €) eta garraioaren zati bat ordaintzeko (1.5 €). Bazkaria eraman behar dute.

Eskerronez, Zientzia mintegia.
“Zientziaren KUTXAGUNEra” bisita
fecha2009/12/23
1 DBH Planetariumean argazkiak
Hemen dituzue DBH1ko ikasleek Planetariumera egindako txangoaren argazkiak. Argazkiak
1 DBH Planetariumean argazkiak
fecha2009-12-23
Gabon aurreko eguna
1.mailakoak Planetariumera irteera.
3.mailakoak Bilbora irteera.

2. eta 4.mailakoentzat zerbait berezia antolatzea erabaki da:

EGITARAUA


9:00etan “Lagun ezezaguna”.
10:00-12:00 Leihaketak:

  • Postalak(plastika gelan).

  • Kirola(jimnasioan edota futbol zelaian)

  • Musa edota kartak(liburutegian).

  • Karaokea(musika gelan).


12:30etan Txistorrada eta txokolatea(jantokian).

  • Sari banaketa: 2 saridun lehiaketa bakoitzean eta bale baten zozketa parte hartzaile guztien artean.


    • 14:00etan ETXERA.
Gabon aurreko eguna
fecha2009/10/21-22-23
DBH2 Urbasan argazkiak
Hemen dituzue DBH2ko ikasleek Urbasan egindako txangoaren argazkiak. Argazkiak
DBH2 Urbasan argazkiak
fecha2009/10/2
Parketxeko argazkiak
Hemen dituzue ikasleek Parketxera egindako txangoaren argazkiak. Argazkiak
Parketxeko argazkiak
fecha2009/10/5
Gurasoen bilerak
Guraso agurgarriak,

Murgia institutuko DBHko ikasleen gurasoekin egingo den bilerara gonbidatu nahi zaituztegu.

Bilera honetan ikasturteari buruzko gai nagusienak jorratuko ditugu.

Hauek dira bileren data eta orduak:

  • 1D eta 1B taldeak 09/10/15ean 17:00etan

  • 2D eta 2B taldeak 09/10/13an 17:00etan

  • 3D eta 3B taldeak 09/10/13an 17:00etan

  • 4D eta 4B taldeak 09/10/15ean 17:00etan


Bertan elkar ikusiko dugulakoan.
Gurasoen bilerak
fecha2009/09/16-17-18
DBH1 Zuazako argazkiak
Hemen dituzue DBH1ko ikasleek Zuazan egindako txangoaren argazkiak. Argazkiak
DBH1 Zuazako argazkiak
fecha2009/10/2
Parketxeara bisita, Gorbeiako parke naturalera
Ekintza hau urriaren 2an izango da. Goizeko bederatzi t'erdiak aldera aterako gara oinez Gorbeiako Parke Naturalerantz. Horrexegatik arropa eta bota aproposak eraman behar dira.

Ekintza honen helburuak izango dira:

  • Parketxe inguruan dauden hegaztiak ezagutzea

  • Hegaztien kontrola egiteko erabiltzen den eraztunak ipintzeko metodoa praktikan jartzea.

  • Inguru horrek eskaintzen dituen arazo eta abantailetaz ohartzea.

  • Naturarekiko zaintza eta babespen ohitura eta kontzientzia sustatzea.

  • Hegaztien munduan sakontzea.

Parketxeara bisita, Gorbeiako parke naturalera
fecha2009/09/16-17-18
DBH 1 Zuazara
Ikasturte hasiera iritsi da eta denok irlara, ondo pasatzera, euskaraz hitzegitera, ekintzak egitera eta naturaz gozatzera.

Gurasook gogoratu: Itzulera ostiralak 16 arratsaldeko 15:45 inguruan. Ez ahaztu zuen seme-alaben bila etortzeaz.
DBH 1 Zuazara
fecha2010/01/29
DBH Aurrematrikulazioa
DBHn matrikulatzeko epea datorren astean zabalduko da eta 2010eko otsailaren 1etik 12ra artekoa izango da.

Horregatik, DBHri buruzko bilera bat egingo dugu institutuan: 2010eko otsailaren 8an, arratsaldeko 5:30etan.
 


fecha2007ko azaroa
TELEFONO ZENBAKI BERRIA
DBHko irakasleekin harremanetan jartzeko telefono zenbaki berria daukagu. Hemendik aurrera DBHko irakasleekin hitz egiteko honako telefonora deitu behar duzue:
945-066460.